Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

268 mikroenpresaren diru laguntza eskaera jaso du udalak

Astelehenetik atzo gauera arte, 268 eskaera jaso ditu udalak, eta datorren astean hasiko da ordainketak egiten. Diru laguntza hori eskatzeko epea zabalik jarraitzen du.

Saltoki, ostalari eta autonomoak dira laguntza horren onuradunak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/08

Astelehenean zabaldu zuen udalak tokiko jarduera ekonomikoari diru laguntzak eskatzeko epea. Mikroenpresa eta norberaren konturako langileak dira horien onuradunak. Laguntzen helburua, berriz, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzea.

Astelehenetik atzo gauera arte, 268 eskaera jaso ditu udalak, eta datorren astean hasiko da ordainketak egiten. Diru laguntza hori eskatzeko epeak zabalik jarraitzen du. Eskaerak telematikoki edo telefonoz, 010 zenbakira deituta egin daitezke. Diru laguntza eskatzeko epea luzea dela, eta diru baliabide nahikoak daudela esan du udalak, ez dela beharrezkoa, beraz, lehenengo egunetan deitzea.

Eskabideak online egiteko, hemen sartu. Orrialdean sartuta, bi aukera daude: ziurtagiri digital batekin identifikatuta jardutea, edo formulario bat deskargatu, bete eta zehaztutako posta elektronikora bidaltzea.

Mikroenpresa eta norbere konturako langileei begira ere —nekazaritza sektorea barne— proposatu ditu neurri zehatzak udalak plan horretan. Mikroenpresatzat, hamar langile baino gutxiago eta urtean 1.000.000 euro baino gutxiago fakturatzen dutenak jo dituzte. Azken horiek, fakturazioa %40 baino gehiago murriztu badute hartuko dira kontuan; halaber, COVID-19aren alarma egoeraren ondorioz Lanbideren edo beste laguntza baliokideren bat jasotzen duten autonomo, enpresaburu indibidual edota norberaren konturako langile autonomoek ezingo dute eskatu laguntza hori.

Honakoak aurreikusitako laguntzak. Jarduera geldiarazten dutenek 1.000 eta 1.950 euro artean jaso ditzakete: 1.000 euroko zenbateko finkoa; horrez gain, ostalaritza eta jatetxe jardueretarako, 200 euroko zenbateko finkoa; jarduera egiten den establezimenduaren alokairu gastuarengatik, 300 euro arte; jarduerari lotutako ondasunen erosketa finantzatzen duten maileguen amortizazio gastuengatik eta interesengatik, 250 eurora arte; 2020ko udaberri-uda denboraldiko arropa, oinetakoak, eta osagarriak erosteko edo hornitzeko gastuengatik, 200 euro gehienez.

Jarduera murriztu dutenentzat, berriz, 500 euroko zenbateko finkoa aurreikusi du udalak planean.

Honakoa udalak duela astebete pasa onartu eta aurkeztu zuen Talka eta Suspertze Planak biltzen dituen hamasei neurrietako bat da. Hau jarri du martxan, baita egutegi fiskalaren moldaketa egin zerga eta tasen ordainketarako zailtasunak dituzten herritarrei horiek abenduaren 31ra arte atzeratzeko aukera emateko. Kultur eragile eta herriko sortzaileei begira, Kultur Labea proiektua ere martxan du udalak.

Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi politiko guztiek adostuta onartutako planaren onuradunak: Etxeko ekonomia, tokiko ekonomia sarea, mikroenpresa, autonomo eta elkartea sarea, merkataritza eta ostalaritza, kultura, lehen sektorea, zerbitzuak eta industria dira.

Laguntzen arloan, Errenteriako Udala lehen lerroan

EH Bilduren legebiltzarkide Iker Casanovak taula bat zabaldu du sare sozialetan. Bertan Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat udalek komertzioa, ostalaritza eta autonomoei bideratutako diru laguntzak daude jasota. Zehazki, Barakaldo (EAJ-PSE-EE), Sestao (EAJ), Santurtzi (EAJ-PSE-EE), Galdakao (EH Bildu-Elkarrekin Podemos) , Azpeitia (EH Bildu) eta Errenteriaren (EH Bildu-Elkarrekin Podemos) kasuak aipatzen ditu. EH Bilduk gobernatzen duen udaletan laguntza horiek EAJk gobernatzen dituen udalek ematen dituztenak seikozten dituztela kasu batzuetan nabarmendu du koalizio subiranistako kideak eta horren datu zehatzak eman taula horretan.

Errenteria-Oreretaren kasuan, 40.141 biztanlerekin, 1.700.000 euroko diru zatia bideratuko du udalak laguntza horietara, 1.000 euro finko eta bestelako aldagaien arabera, 950 euro gehiago ere aurreikusi dira, beraz, 1.000 eta 1.950 euro arteko laguntzak jaso ahal dituzte komertzio, ostalari eta autonomoek, eta udalak batez beste 42,35 euro inbertituko ditu biztanleko. Taula horretan azaltzen diren herrien artetik bigarrena, Galdakao da,  eta bere kasuan  biztanleko 34,10 euro inbertituko ditu batez beste; hirugarren Azpeitia da, 1.000 euroko diru laguntza aurreikusi du komertzio, ostalari eta autonomoentzat, (biztanleko 20,09 euro inbertituko du) biztanleko; Sestaok, 600 euroko diru laguntza aurreikusi du, (10,09 euro biztanleko); Santurtzik, 600 euroko diru laguntza (9,83 euro biztanleko); eta seigarren postuan, Barakaldok 450 euro aurreikusi ditu (6,98 euro biztanleko).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.