COVID-19agatik bost eri gehiago Oarsoaldean
COVID-19agatik bost eri gehiago Oarsoaldean: bina Pasaian eta Lezon, eta bestea Errenteria-Oreretan. Oiartzunen 22an jarraitzen du kopuru metatuak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 7) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Azken datu horien arabera, PCR eta test azkarren artean, bost positibo berri izan dira Oarsoaldean, bina Lezon eta Pasaian, bat Errenteria-Oreretan.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, maiatzaren 6ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Errenteria-Orereta: 110 (+1)
- Pasaia: 50 (+2)
- Oiartzun: 22 (=)
- Lezo: 20 (+2)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.