Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

LGTBIfobia pairatzen ari direnentzat, helduleku bat

LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrei begira zerbitzua martxan jarri du udalak. Bi telefono zenbaki eskura: 010 eta 943 449 600.

LGTBIfobia pairatzen dutenei artatzeko zerbitzua martxan jarri du udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/08

Herritar denentzat, gehiago edo gutxiago izaten ari da zaila COVID-19ak eragin duen egoerara moldatzea. Badira ordea, zaurgarriagoak diren kolektiboak, itxialdiak bereziki eta gogorrago kolpatzen dituena: indarkeria matxista pairatzen duten eta erasotzailearekin egun osoa lau pareta artean eman behar duten emakumeak, tratu txarrak pairatzen dituzten haurrak, buruko gaixotasunak dituzten pertsonak, bakardadean bizi diren adinekoak… Zaurgarrien talde horretan sartu behar dira ere LGTBI+ komunitatea osatzen duten pertsonak. Asko eta askorentzat, eramangaitza izango da egoera, beren nortasun eta izaera aukera onartzen ez duten senideekin partekatu behar dutelako ohikoa baino denbora askoz ere gehiago.

Egoera eramangaitz hori ez da, baina, etxe barruan soilik ematen dena. LGTBI+ kolektiboko kide asko armairura itzuli behar izan dira, eta are larriagoa da egoera hori haur eta gazteen artean beraien etxeetan onartzen ez badute beraien errealitatea.

Eraso larri baten berri sare sozialen bidez izan dute herritarrek. Bolo-bolo ibili da hilabete hasieran Benidorm (Alacant, Herrialde Katalanak) bi polizia munizipal emakume transexual bati egindako erasoa. Inpunitate osoz iraintzen du polizia kotxe barrutik beraietako batek emakumea, besteak guztia telefonoarekin grabatzen duen bitartean. Gogorra oso irudia; kaletik doan pertsona bat hala iraintzea eta gainera grabatzea badute bi polizia horiek, egun argiz, beste egoera batzuetan zer egiteko gai izango diren zer pentsatu ematen du, behintzat.

Oihartzun handia izan du erasoak; polizietako bat gorroto delitua egotzita atxilotu dute, eta besteari berriz laguntza ukatzea egotzi diote. Emakumeak, berriz, bere herria utzi behar izan du jaso dituen mehatxuengatik.

Euskal Herritik, Errenteria-Oreretatik ehunka kilometrora gertatu da hori. Baina horrek ez du esan nahi bertako LGTBI+ komunitateak ez duela jarrera LGTBIfobikorik pairatzen, norberaren bizilekuan kasu batzuetan, ikastetxeetan, edota kalean besteetan. Horri begira, Errenteriako Udalak, LGTBI+ Mahaiarekin elkarlanean, alarma egoeran LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrak artatzeko zerbitzua jarri du martxan.

Kasu horietarako bi telefono zenbaki, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:00etara arituko dira deiak jasotzen: 010 eta 943 449 600. Bertan deia artatzen duten langileen bidez, LGTBI+ Mahaia osatzen duten kideak harremanetan jarriko dira deitzen duten pertsonekin, zaintza eta laguntza eskaintzeko.

Ez da LGTBIfobiaren aurka udalak egiten duen lehen urratsa; Zuriñe Rodriguez eta Eli Etxabeguren ikerlariek Errenteria-Oreretako LGTBI kolektiboaren gainean egin duten diagnostikoa aurkeztu zuen udalak joan den ekainean. Errenteria-Oreretak indarkeria sexista eta LGTBIfobiarik onartzen ez duela dioten seinaleak jarri zituen udalak pasa den azaroan, halaber, herriko lau sarreretan: Errenterian eraso sexistei aurre egiten diegu. Lesbofobia, homofobia, transfobia, bifobia eta interfobiarik gabeko udalerria, diote seinale horiek

Orain abiatu duen zerbitzua, bide horretan egindako beste urrats bat da, herritar orok aske izan eta bizitzeko duen eskubidea bermatzeko urrats bat gehiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.