1638. urtean su eman eta guztiz desegin zuten
Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, seigarrena.
Herriaren kontrako erasoan 300 etxe erre zituzten, eta ermita ere suntsitu. Garai hartan legenardunentzat ospitala zen. Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, seigarrena.
Aitortu behar badut, ez dakit 1638ko ondorioak ondo ikertuak dauden ala ez; ezezkoan nago. Hala ere, ditugun printzekin, su emate horrek bat baino gehiago kokoteraino utzi zuela argi dago; horren ernegatua, ezen hiribildua lekuz aldatzea planteatu zen, Basanoaga inguruetara, hain zuzen ere. Azkenean kokapena bere horretan mantendu zen, suntsitutakoa berreraikitzea merkeagoa zelakoan. Hala ere, proiektuaren beraren ideiak argi adierazten du mugakide izaera horrek zer eragozpen ekarri eta nolako atakan utz zezakeen Errenteria.
Esan bezala, 1638ko sutearen ondorioak ondo aztertu ez direlakoan nago; ez horiek ezta 1512koak ekarri zituenak ere. Interesgarria litzateke hiriguneko etxeen jabetzan eraldaketa eta espekulaziorik izan zen, bertako eliteek ondare-metaketa prozesu bati ekin zioten, hiribildu barnean maiztertzak eta errentamenduak areagotu ziren eta hirigunetik landa mundurako bidearen joera handitu zen ala ez jakiteko.
