Urte bukaeran egingo dute bigarren Euskaraldia, entitateetan zentratuta. Bihar izena ematera animatzeko bilera egingo dute, eta datorren astean bigarren zita.
Urmendiren hezkuntza eskaintzaren maila guztietan eman ahalko da izena. Matrikulazio epea aldatu behar izan dute, eta hilaren 29ra arte iraungo du.
Pasa den asteburuko arrakasta kontutan hartuta, Antxo, San Pedro eta Trintxerpeko hainbat kaleetan trafikoa murrizteari eutsiko dio Pasaiako Udaltzaingoak, epe mugagabean.
Beheranzko joera baieztatzen ari da Oarsoaldeko lau herrietan, eta bigarren egunez jarraian, ez da kasu berririk izan eskualdean.
Segurtasuna bermatzeko eta osasun zentroan pilaketak ekidite aldera, hilabete honetako saioa kultur etxean egingo da berriz ere.
Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bederatzigarrena.