Haur, nerabe eta horien gurasoei begirakoa da, eta helburua, berriz, familiengana hurbildu eta informazioa ematea.
Aurretiko hitzordua eskatu beharko dute arreta presentziala egitea nahi duten herritarrek.
Kamera eskuan, konfinamenduaren eraginez Errenteria-Oreretak zer nolako aldartea izan duen jasotzeko egitasmoa landu du oreretarrak azken asteetan.
Gaur ospatzen den LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen ofiziala egin du udalak. Emakume lesbianek eta transexualek bereziki pairatzen duten bazterkeriaz ohartarazi dute.
UFFF Udal Finantzaketarako Foru Funtsan %20ko murrizketa egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Alde bateko erabakia izan da, udalekin hitz egin gabe hartutakoa proposamen alternatiboa aurkeztu duten 55 udalek salatu dutenez; Errenteria eta Oiartzungo alkatea daude proposamen hori sinatu duten 55en artean.
COVID-19ak sortutako egoerak bizimoduak erabat aldatu ditu, zer esanik ez haurrenak. Oiartzungo Abaraxka ludoteka beren aisia erdigunera eramaten saiatu da.
Azken 48 orduetan ez da gehitu infektatuen kopurua Oarsoaldean. Osasun Sailak berriz ere ekin dio herrietako informarioa emateari.
Oiartzun Aurrea eta Biyurrieneak egindako aisia eskaintzaren formula, oraingoz, asteburutara mugatuko da. Parte hartu dutenei eskerrak eman dizkiete.
Lezoko ipuin kapsulek beste lau emanaldirekin segida izango dute. Bigarren zikloan ipuinak kontatuko dituena MIkel Susperregi lezoarra izango da.
Ostalariek taberna eta jatetxeen terrazak zabaltzeko baimena emango du Pasaiako Udalak gainontzeko udal talde politikoekin adostuta.
Euskal herritarren app kuttunen artean kokatu da Egunean Behin. Jokoaren formatua ohikoa izan arren, euskarazkoa eta gertukoa izatea dira zalantzarik gabe aplikazioaren arrakastaren gakoak.
SOS Arrazakeriak eta Oarsoaldeko Mugimendu Feministak erresistentzia kutxa bat martxan jarri dute, egoera irregularrean dauden etxeko langileei laguntzeko.