Hiru egun koronabirus kasu berririk zenbatu gabe Oarsoaldean
Datuak baikorrak izaten jarraitzen dute eskualdean. Azken, 76 orduetan berdin mantendu da COVID-19 positiboen kopurua Errenteria-Oreretan, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.
Hiru kasu gehiago zenbatu dituzte Oarsoaldean, bi Errenteria-Oreretan eta bat Pasaian Egun batez datuak emateari utzi eta gero, Osasun Sailak berriz ere herriz herrikako datuak emateari ekin zion atzo. Zabaldu duten txostenean, azken 24 orduetan izan diren positiboen berri eman du herriz herrikako atalean. Horren arabera berean jarraitzen du positiboen kopuruak. Azken 76 orduetan, ez da positibo berririk izan Oarsoaldean.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 15eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Bestalde, Bidasoko ospitalean hiru gaixo daude koronabirusagatik ingresatuta.
Errenteria-Orereta: 119 (=)
Pasaia: 50 (=)
Oiartzun: 25 (=)
Lezo: 21 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.
