Zer du egungo Errenteriak garai bakoitzetik?
Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hamabigarrena da.
Errenteria-Oreretaren hurrengo hamabost urteetako hiri antolamendua definituko du HAPOak. Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hamabigarrena da.
Zer du egungo Errenteriak garai bakoitzetik?
Historiak eta batez ere arkeologiak duten beste magia berezietako bat da hori, eta lehen aipatutako ondarearen kontuari heldu behar zaio hemen ere. Harrigarria da egindako triskantzak eginda, oraindik orain elementu adierazgarriak mantentzeaz gain, berriak ere azaltzea, Kapitain Etxeko labea, lekuko.
Txikizioak txikizio, nork daki zer ezusteko gordetzen dizkiguten lurzoruek edo baserri eta etxeetako ganbarek.
Lehen esan dugunez, asko galdu da, baina zorionez badaude zutik dirauten elementuak, bai ukigarriak direnak, baina baita ukaezinak ere. Orain bizirik dirautenen eskarmentu, esperientzia eta bizipenek gure begietara zeharo arrotzak egiten zaizkigun berri ematen digute, berebiziko informazio iturri dira. Horiei guztiei heldu beharra dago, herriaren iragana ezagutzera eman eta etorkizuna prestatzeko.
