COVID-19 positibo berririk ez eskualdeko lau herrietan
Azken egunetako joerari positiboari eutsiz, berean jarraitzen du koronabirusarekin kutsatutakoen kopuruak Oarsoaldean, 215. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Ostiralean koronabirus kasu berriak zenbatzeko eredu berriari ekin zion Osasun Sailak. Aldaketa honi jarraiki, kasu berriak zenbatu dituzten herriak baino ez dira agertzen bertan. Zabaldu duten txostenean, azken 24 orduetan izan diren positiboen berri eman du herriz herrikako atalean. Gaur laugarren egunez, ez da agertu Oarsoaldeko herririk txostenean. Hortaz, berdin jarraitzen du positiboen kopuruak, 215 eskualde osoan.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 16eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
Bestalde, Bidasoko ospitalean hiru gaixo daude koronabirusagatik ingresatuta.
Errenteria-Orereta: 119 (=)
Pasaia: 50 (=)
Oiartzun: 25 (=)
Lezo: 21 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.