Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Patxi Ruiz euskal presoaren borrokaldia babestuko dute gaur Lezon

Patxi Ruiz euskal presoaren borrokaldia babestuko dute gaur Lezon. 20:30ean elkarretaratzea egingo dute Saldisen, osasun segurtasun neurriekin.

Patxi Ruiz.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/05/17

Patxi Ruiz euskal preso nafarrak zazpigarren eguna du gaurkoa gose eta egarri greban. Hark eta hainbat euskal presok borrokaldia hasi zuten COVID-19 birusak espetxeetan duen eraginaren aurrean neurriak hartzeko, eta horren segida da Ruizek abiatutako gose eta egarri greba. Hari babesa emateko, gaurko (hilak 17, igandea) 20:30ean elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak Saldise plazan. Orain Herriak deitutako mobilizazioa da. Murtzia II espetxean dago Txantreakoa; Mikel San Sebastian euskal preso lesakarrak bat egin zuen harekin, gose greba hasiz asteazkenean (Murtzia IIn dago ere bai).

Zehazki, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu duenez, preso eriak eta zigorraren zati handiena betea dutenak askatzea eskatzeko, baita bisitak jasotzeko eskubidea aldarrikatzeko eta ez kutsatzeko neurriak eskatzeko hasi zuen astelehenean borrokaldia Ruizek.

Gaurko elkarretaratzera deitu dutenek koronabirusak eragindako larrialdi egoeraren barruan dauden segurtasun neurriak bete nahi dituzte. Horregatik, bertan izan nahi dutenei pixka bat lehenago ager daitezela eskatu diete, egoki antolatze aldera. Mobilizaziora joango direnei eskatu diete maskarak eta eskularruak eraman ditzatela, eta elkarretaratzean segurtasun distantzia manten dadila. Hein berean presoen aldeko edo Ruizen borrokaldia babesteko euskarriak eraman daitezela eskatu dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.