Datu onekin jarraitzen dute Oarsoaldean: azken orduetan infektatu berririk ez
Datu onekin jarraitzen dute Oarsoaldean: azken orduetan infektatu berririk ez. Bost egun dira positibo berririk ez dagoela.
Osasun Sailak atzoko 00:00etan koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur. Horren arabera, berriz ere ez da kasu gehiagorik izan Oarsoaldeko lau herrietan. Hau da: azken bost egunetan ez da positibo berririk izan eskualdean.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopurua (parentesi artean, maiatzaren 16ko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.
- Errenteria-Orereta: 119 (=)
- Pasaia: 50 (=)
- Oiartzun: 25 (=)
- Lezo: 21 (=)
Esteka honetan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.