Denboraldi berriari begira gogoz hasi da lanean Touring
Amaitutzat eman du aurtengo denboraldia Touring Kirol Elkarteak, eta horren berri emateko, adierazpen ofiziala helarazi du komunikabideetara. Ezer baino lehen, Touring osatzen duten familiako kide guztiak ongi izatea osasunez desio duela esan du.
Amaitutzat eman du aurtengo denboraldia Touring Kirol Elkarteak, eta horren berri emateko, adierazpen ofiziala helarazi du komunikabideetara. Ezer baino lehen, Touring osatzen duten familiako kide guztiak ongi izatea osasunez desio duela esan du. Denboraldia amaitu badu ere, gogotsu ari dela 2020-2021 denboraldi berria prestatzeko lanean jakinarazi du, “kirol arloan ez ezik, beste atal ezberdinetan ere buru belarri lanean jarraitzen dugu, eta jasotzen ari garen erantzuna eta emaitzekin pozik egoteko arrazoiak ditugu”.
Eskerrak emanez amaitu du adierazpena, komunitatea osatzen duten jokalari, entrenatzaile, babesle, zaletu “eta oro har, Touring KE handi egiten laguntzen gaituzuen guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta ea laster batean Fanderian elkar ikusteko aukera dugun. Asmo eta ilusio hori galdu gabe, ea egoera berezi honetatik pixkanaka ateratzen garen”.