Lezon bai, besteetan ez
Lezon bai, besteetan ez. 10.000 biztanletik beherako herrietan ordutegien mugak ezabatzea erabaki du Espainiako Gobernuak. Lezoarrak, onuradun.
Plaza gutxiagotan izango da hutsa aurrerantzean. 10.000 biztanletik beherako herrietan ordutegiak kenduko ditu Espainiako Gobernuak, eta neurriak eragin zuzena izango du Hego Euskal Herriko udalerri ugaritan, tartean Lezon, 6.000 biztanle pasatxo dituelako. Hau da, Lezon ordutegirik gabe atera ahalko dira herritarrak kalera (litekeena da adinekoek ordu zehatzak izatea atera ahal izateko); Errenteria-Oreretan, Pasaian, Hondarribian eta Irunen ez. Oiartzunek 10.000 biztanle pasata ditu; oraindik abian ez den araudi berrituaren arabera, Oiartzunen azken egunetako ordutegiari eutsi beharko diote herritarrek.
Lehen, soilik 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi zirenek ez zuten ordutegirik —06:00etatik 23:00etara irtetea da denbora muga bakarra—, baina orain Euskal Herriko beste 36 udalerritako biztanleak irten ahalko dira nahi duten orduan paseatzera edo jarduera fisikoa egitera —erosketetarako, lanera joateko eta abarretarako ez dago ordutegi mugarik—.
