Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Itsas eta nekazaritza jardueratik, industriarako bidea

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, lehenengoa da.

Zumardia erakusten duen antzinako postal bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/19

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, lehenengoa da.

Noiz heldu zen industria Errenteriara, nolakoa izan zen itsas jarduera eta nekazaritzatik industriarako bidea?

Lehenengo fabrika kapitalista modernoa 1845ean jarri zuten martxan, eta klantegi hori agertzean herriko ekonomia nahikoa ahulduta zegoen, mendea zeraman herriko ekonomiak gainbehera eta batez ere XVIII. Mende erditik aurrera, antzinako industria batez ere burdinolak eta ontziolak ixten joan ziren, eta 1845ean adibidez Oarsoalde osoan bakarrik bi burdinola ziren zabalik, baina momentu batean hamalau izan ziren, batez ere XVII mendean. Pixkanaka-pixkanaka burdin arloak atzera egin zuen eta bat Errenterian eta bestea Oiartzunen gelditu ziren.

Bestaldetik, ontziolak ere XVIII mendearen erditik aurrea itxen hasi ziren, handiak batez ere. Azken horiek gerra ontziak egiten zituzten estatuarekiko eta horrek erabaki zuen ontziola ofiziala Ferrolera (Galiza) eta Cartagenara (Andaluzia) eramatea. Orduan, hemen galdu egin zen ontziola handien eskaria, lanak eta bakarrik gelditzen ziren ontziola txiki batzuek, baina ez ontziak eraikitzeko, konpontzeko baizik.

Horrek beherakada handia ekarri zion beste ofizio askotan. Finean, pila bat ofizio aritzen ziren antzinako industriaren bueltan. Baserritarrek ere galdu zuten lan asko, batez ere baso lanak ikazkintza eta zurgintza, baita minerala eta produktuen garraioa lantegietatik itsasora, edo alderantziz. Baserri txikientzako galera handia izan zen.

Itsasoa Errenteriatik kanpo eraman zuten; portuaren kontrola Donostiak hartu zuen eta utzi zuen portua areaz betetzeaz Errenteriako eremuan eta ontziak ezin ziren Errenteriara iritsi. Arrantza ere nahikoa galduta zegoen garai horretan. Ekonomia oro har nahiko ahul zegoen lehenengo fabrika heldu zenean, eta hau guztia berpiztu zen.

Gainera, kontuan hartu behar dugu 1794tik lehenengo karlistada amaitu arte 1839an, gerra dezente izan zirela eta eragin ziotela herriari, konbentzio gerra, Napoleonen inbasioa,San Luis 100.000 semeen inbasioa eta karlistada. Astindua eman zion horrek ekonomiari eta herriak 1845ean lehenengo fabrika jarri zutenean 1.600 biztanle baino ez zeuzkan.

Biztanleriaren gehiengoa, une horretan, nekazaritzan zebilen %55 baino gehiago, artisauak %18 inguru zen eta %20 zerbitzuetan, merkataritzan aritzen ziren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.