Patxi Ruiz euskal presoak bederatzigarren eguna bete du gaur gose eta egarri greban. Txantreakoari elkartasuna adierazi eta bizitzen ari den egoera salatzeko elkarretaratzea egingo du ostegunean, 20:30ean Zumardian, Herri Erantzunak.
Oarsoaldeko AEKren euskaltegiek aurrematrikulazio epea zabaldu dute. Uztailaren 8a baino lehen izena ematen dutenek deskontua izango dute matrikulan.
Karmele Jaioren 'Aitaren Etxea' eleberriari buruz arituko dira hizketan, eta Paolo Giordanoren 'Kutsaldian' liburuaren hausnarkeak pausatuko dituzte.
Elkartasun argazkiekin osatutako mosaiko bat sortu nahi dute Oiartzunen, eta aste honetan bidali beharko dira argazkiak, e-posta bidez.
Nagusiki, bide telematikoz emango du zerbitzua, erreprografia digitaleko zerbitzuaren bidez erantzunez eskaerak, ahal duenean.
Herritarren kontsumoa jakin nahi du Oarsoaldea Garapen Agentziak, energia aurrezten eta eraginkorragoak izaten laguntze aldera.
Ostegunean, Furgobaratza Lezon. 12:30etik 14:00etara jasoko ditu erabiltzaileen eta ez direnen ekarpenak, Lezoko Baratze Parkean.
Gazteria Saileko langileak familia guztiekin harremanetan jarriko dira, erabakiaren berri emateko, eta izen ematearen zenbatekoa nola itzuliko dieten azaltzeko.
Hilaren 11tik ez dago COVID-19agatik positiborik Oarsoaldean. Osasun Sailak zabaldu duen txostenaren arabera, eskualdearen bilakaera egokia da.
Oiartzungo eta Lesaka arteko mugan dagoen itxitura konpondu dute bi udalerrietako udalek. Erdibana ordaindu dituzte konponketa lanak.
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, lehenengoa da.