Oarsoaldeko AEKren euskaltegiek aurrematrikulazio epea zabaldu dute

Oarsoaldeko AEKren euskaltegiek aurrematrikulazio epea zabaldu dute. Uztailaren 8a baino lehen izena ematen dutenek deskontua izango dute matrikulan.

Oarsoaldeko AEK-ko kideak, iazko matrikulazio kanpainaren aurkezpenean.

Urrian abiatuko du AEK-k 2020-2021 ikasturtea. Horri begira, Oarsoaldeko AEK euskaltegiek jakinarazi dute jada zabalik dutela aurrez matrikulatzeko epea.

Une honetan euskaltegietako ikasle direnek, edo ikasle berriak, uztailaren 8a baino lehenago aurrematrikulazioa egiten badute %5eko deskontua izango dutela jakinarazi dute AEKtik. Gainera, ordainaldia zenbait epetan egiteko aukera dute.

Oraingoz, aurrematrikula Internetez egin daiteke. Baina luze jo gabe AEK-k espero du aurrez aurreko arreta eman ahal izatea Lezoko Oroitzenen, Antxoko Txirritan, Oiartzungo Intxixun eta Errenteria-Oreretako Xenpelarren.

Martxoaren 12an eten behar izan zituzten Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegiek aurrez aurreko eskolak. Ordutik, online ari dira ikasleekin lanean, bakarka zein taldeka.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.