Udako oporrak 2020 programa, bertan behera

Gazteria Saileko langileak familia guztiekin harremanetan jarriko dira, erabakiaren berri emateko, eta izen ematearen zenbatekoa nola itzuliko dieten azaltzeko.

Osasauna eta segurtasuna bermatzeko utzi dute programa bertan behera. Argazkia: Herri Bizia

Oporretako aurtengo programa bertan behera utzi du Errenteriako Udalak. Erabaki horren helburua, Udako Oporrak 2020 programan parte hartu behar zuten haur, gazte eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzea dela azal du du udalak.

5-13 eta 13-16 urte arteko haur eta nerabeentzat plazak eskaintzen zituen programa horrek. Bertan behera uzteko erabakia behin hartuta, Gazteria Saileko langileak programan parte hartzeko izena eman duten haur eta gazteen familia guztiekin harremanetan jarriko dira, erabakiaren berri emateko, eta izen ematearen zenbatekoa nola itzuliko dieten azaltzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.