Irakurketa Taldeak hitzordu bikoitza izango du gaur
Karmele Jaioren 'Aitaren Etxea' eleberriari buruz arituko dira hizketan, eta Paolo Giordanoren 'Kutsaldian' liburuaren hausnarkeak pausatuko dituzte.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak zita bikoitza izango du gaur arratsaldean. Alde batetik, Karmele Jaioren Aitaren etxea (Elkar, 2019) eleberria izango dute hizpide. Hilabete honetan irakurri dutena partekatuko dute.
Hilabete honetan, baina, beste liburu bat irakurtzea adostu dute: Paolo Giordanoren Kutsaldian liburua. Berria egunkariak bere webgunetik deskargatzeko aukera eman zuen, eta Irakurketa Taldeko kideek aukera aprobetxatu zuten. Lehen liburua irakurri ondoren, nahi duena geldi daiteke Kutsaldian-i buruzko iruzkinak egitera. Hori guztia telematikoki egingo dute, 20:00etatik aurrera.
Gaur arratsaldekoa ikasturteko azken aurreko saioa izango da. Azkenekoa ekainaren bukaeran egingo dute, Karmele Mitxelenaren Erakusleihoan lanarekin. Ikasturte bukaerako saioetan idazlea gonbidatu ohi dute, eta aurten ikusi beharko da ohitura hori mantenduko duten. COVID-19ak ezarritako baldintzek aginduko dute.