Ostegunean, Furgobaratza Lezon

Ostegunean, Furgobaratza Lezon. 12:30etik 14:00etara jasoko ditu erabiltzaileen eta ez direnen ekarpenak, Lezoko Baratze Parkean.

Furgobaratza lezo Furgobaratza San Pedro auzora hurbilduko da, asteazkenean.

Ostegunean (maiatzaren 21ean) etorriko da Furgobaratza zerbitzua Lezoko Baratze Parkera. 12:30etik 14:00etara izango da bertan. Bertan lur sailak dituztenei eta ez dituztenei zabalik dago saioa, irekia delako.

Ohikoa den bezala, Furgobaratzako teknikariek lur sailetan aplikatzeko aholku teknikoak emango dituzte. Gainera, landare eta plantel ekologikoa erosteko aukera izango dute hala nahi dutenek. Tomate barietate ezberdinak oparituko dituzte aldi berean, horiek landatzeko eta zaintzeko aholkuekin.

Baratze Parke Sareko buletinera harpidetuz baratze parkeetan antolatzen diren jardueren berri izan daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.