Zazpi urteren ondoren, Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiaren entrenatzaile kargua utziko du errenteriarrak. Klubak bere lana eskertu du.
Nahi duten eragileek izena eman ahalko dute hilaren 26an antolatuko den Oinherriren Jardunaldi Digitala. Hezitzaileek egindako lana erdigunean jarriko dute.
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bigarena.
Haserre azaldu da Oarsoaldeko Eguzki inguruko bi erreken egoera tamalgarriarekin; Esnabidetik behera doan ubidea da bata (Donostia-Orereta) eta Papresa lantegia zeharkatzen duena bestea (Lezo). Bietan plastikoa eta beste motatako hainbat hondakin azaldu dira.
Izurritea gainditzeko bidean Oarsoaldean: azken bederatzi egunetan infektaturik ez. Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenean joera ona berretsi da.