Hogeita bat egun bete dira kasu positibo berririk gabe Oarsoaldean
Osasun Sailak zabaldutako datu ofizialek diotenez, beste egun batez, ez da kutsatu berririk izan Oarsoaldean, eta dagoeneko, hogeita bat egun bete dira positibo berririk gabe.
Osasun Sailak atzoko (maiatzak 30) koronabirusaren eraginaren gaineko txostena zabaldu du gaur, 00:00etan, eta PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, PCR proben bidezko positibo berririk ez dago Oarsoaldeko lau herrietan. 21 egunez ez da infektatu berririk eman Oarsoaldean.
Ondokoa, herriz herri, gaixo kopuru metatua. Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da, PCR kasuena eta test azkarrena (test horietan, gaixotasuna izan gabe, horren antigorputzak antzematen dira). Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana. Orain arte, hamaika izan dira COVID-19 gaitzak hildakoak Oarsoaldean, BERRIA-k plazaratu duenez.
- Errenteria-Orereta: 126
- Pasaia: 53
- Oiartzun: 27
- Lezo: 22
Hemen sartuta, Osasun Sailaren gaurko txosten osoa ikusteko aukera.