Oiartzun Aurrea boluntario sareko kideek antolatuta, hiru saioko antzerki telematiko gidatuak eskaini dituzte Oier Guillan antzerkigilearen eskutik.
Bihar irekiko dute interpretazio zentroa, eta astebururako plan pare prestatu dute. Larunbatean orientazio jolasa egingo dute, eta igandean, mendi ibilaldia.
Tokiko informazioa lantzen duten eta beste inon argitaratzen ez den informazioa jorratzen duten komunikabide txiki eta ertainen lana sustatu eta bultzatu nahi izan ditu Googlek.
Asteburuan irekiko dute Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa. Oraingoz, hitzordua aldez aurretik eskatu beharko da eta gehienez ere, zazpi lagunez osatutako taldeak sartu ahalko dira une berean.
72 pertsona gehiago lanik gabe Oarsoaldean maiatzean. Iazko maiatzarekin alderatuz gero, 801 pertsonak galdu dute lana azken hilabeteetan.
"Herritarrek hemen" erabakitzea eskatuko dute datorren igandean, Done Eztebe plazan. Bakoitzaren aldarria idatzita eramatea eskatu dute.
Hilaren 19an, balkoi eta leihoetatik aurreko urteetako jaietako kamisetak zintzilikatzeko eskatu diete auzotarrei.
COVID-19ak eragindako larrialdi egoeran geldituta egon ondoren, udalaren tramite administratiboak berriro hasi direla jakinarazi dute.
Euskara sustatzeko Lezoko Udalaren diru laguntzak martxan dira. Bost arlo nagusitan banatu ditu udalak laguntza eskatzeko esparruak.
Auzo elkarteetan aritu diren ehunka herritarren lana ezinbestekoa izan da Errenteria bizigarri bat eraikitzeko. 700. urteurrenean, ohorezko lekua eta aitortza merezi duten zalantzarik ez da.
'Elikadura industrian COVID-19aren aurrean jardutea' doako online ikastaroa antolatuko da ekainaren 9an (asteartea) 10:00etatik 11:00etara.
Oraingoz, fosoan eta gimnasioan entrenatuko dute moreek.