COVID-19ak elikadura industrian eragingo dituen aldaketak aztergai Oarsoaldearen eskutik
'Elikadura industrian COVID-19aren aurrean jardutea' doako online ikastaroa antolatuko da ekainaren 9an (asteartea) 10:00etatik 11:00etara.
Elikadura industriako langile eta enpresei zuzenduko da, Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatutako hurrengo webinarra. Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera antolatuta, ekainaren 9rako (asteartea) deitu dute Elikadura Industrian COVID-19aren aurrean jardutea. Betebeharrak, egiteakoak eta behar estrategikoak online ikastaroa. 10:00etatik 11:00etara egingo da eta guztiz doakoa izango da.
Lan arloko prebentzioan aditu diren bi aurkezlek gidatuko dute ikastaroa; AZTIN segurtasuna eta osasuna koordinatzen duen Pedro Monzonek eta Osalan erakundeko Alberto Alonsok. COVID-19ak dakarren errealitate berriaren aurrean, elikadura industriak nola egokitu behar duen izango dute aztergai bertan. Lau izango dira jorratuko diren gaiak.
- Larrialdi egoera baten aurrean eragile bakoitzak dituen betebeharrak.
- COVID-19 Alerta Sanitarioko Egoeran Elikadura Hornitzea Bermatzeko Estrategia.
- COVID-19 kutsatzeak eteteko prebentzio eta babes neurriak.
- Araudia eta aplikazio-erreferentziak.
Elikadura Industrian COVID-19aren aurrean jardutea, online ikastaroa hiru eskualdeek bultzatutako #GureMarket proiektuaren barruan garatutako ekintza da. Zoom plataforma digitala erabiliko dute eta izen ematea, esteka honen bidez egin daiteke. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziarekin, 943 494 129 telefono zenbakira deituta.