Teknologia berrien erabilera egokia helburu, gurasoentzako online solasaldia egingo da
Eskubidean programaren barruan kokatuta, gurasoei zuzendutako 'Haurren eta nerabeen teknologia berrien erabilera udan' online solasaldia antolatuko dute hilaren 10ean (asteazkena).
Teknologia berrien, sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera desegokiak, menpekotasuna sor dezake haur eta nerabeengan. Denbora libre gehiago dutela eta, menpekotasun hori areagotu daiteke udan. Teknologia berrien erabilera oker horrek dituen ondorio negatiboez jabetzeko, gurasoei zuzendutako Haurren eta nerabeen teknologia berrien erabilera udan online ikastaroa egingo hilaren 10ean (asteazkena).
Eskubidean programaren barruan kokatuta, solasaldia elkarlanean antolatu dute Pasaiako Udalak, Haur eta Nerabeen Eskubideen Udal Sailak eta Pasaiako ikastetxe guztiak: Karmengo Amak, Pasaia Lezo Lizeoak, La Anunciatak eta Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxeak. Solasaldiak bi saio izango ditu; lehena euskaraz, 16:00etan eta bigarrena, 18:00etan gaztelaniaz. Solasaldia doakoa izango da, baina hilaren 8a baino lehen izena eman beharko da, posta elektronikoz. Izena ematean, gaztelaniaz ala euskarazko saioan parte hartu nahi dela adierazi beharko da. Galderarik izanez gero, orduan helarazi beharko dira.
Konfinamenduak agerian utzi du etxe askotan teknologia berriek gazteekiko duten eragina. Udaren atarian direla, Tik tok, Instagram eta bestelakoen aurrean beharrezkoak diren hainbat gako eskainiko zaizkie gurasoei.