Uztailean egoitza berria izango du Lezoko Gizarte Zerbitzuen Sailak
Uztailean egoitza berria izango du Lezoko Gizarte Zerbitzuen Sailak. Gurutze Santuaren plaza utzi, eta Donibane kalera joango da zerbitzua.
Lezoko Udalak jakinarazi du Gizarte Zerbitzuen Sailak egoitza berria izango duela uztailetik aurrera. Udalaren ustez lokal handiagoa behar zuen zerbitzuak, espazio premia zuen, horregatik aldaketa. Donibane kalean izango da bulego berria, jada egokitzen ari dira; Gurutze Santuaren plazan du egun bere egoitza udal zerbitzu horrek. Lokal berria zabaldu arte, bertan jarraituko dute zerbitzua ematen udal zerbitzuetako langileek.
Gobernu taldeak jakinarazi du hauteskunde programan jasota zuela aldaketa hori egitea.