Zuzeneko jardunari berrekin diote Haatikeko dantzariek
Bi hilabete eta erdi baino gehiago eman behar izan dituzte Haatik Dantza Konpainiako kideek elkarrekin dantzatu gabe. Segurtasun neurri guztiak beteta, berriz ere ekin diete talde saioei.
Zuzeneko jardunari ekin diote Haatik Dantza Konpainiako kideek. Haien Twitter kontuan zabaldutako txio baten bidez jakinarazi dute berriz ere elkarrekin lan egiteko aukera izan dutela, betiere, segurtasun neurri guztiak zainduz.
Bi hilabete eta erdi baino gehiago eman dituzte Haatikeko dantzariek elkarrekin dantzatu gabe. Etxetik lanean jarraitu badute ere, zuzeneko jardunera itzultzea, ohikotasunerantz emandako urratsa da. Laster publikoaren aurrean dantzatu ahalko dutelakoan, lanean jarraituko dute Haatik Dantza Konpainian, elkarrekin.