2001 eta 2002an jaiotako gazteek anbulatorioan jaso dezakete txertoa
Ikastetxeetan egiten diren txertaketa kanpainak bertan behera geratu direnez, ACWY meningitisaren kontrako txertoa jaso dezakete.
Oiartzungo anbulatorioa. COVID-19ak sortutako pandemia eta prebentzio neurriak direla eta, ikasleek hezkuntza zentroetan jasotzen duten txertoa jartzeko kanpaina bertan behera gelditu zen.
Oiartzungo osasun zentrotik adierazi dutenez, ACWY meningitisaren kontrako bakuna jarri nahi duten ikasleek horretarako aukera izango dute. Zehazki, 2001ean eta 2002an jaiotako gazteei zuzendutako kanpaina da. Boluntarioa izango dela azpimarratu dute.
Ez ohiko txertaketa kanpaina horretan parte hartu nahi dutenek 943 00 65 05 deitu beharko dute.
