Hiru tonatik gora silo plastiko bildu dituzte
Belar bolak biltzeko plastiko erabilia jaso zuten pasa den astean. Guztira baserrietan erabilitako 3.160 kilo hondakin eraman dituzte.
Belarrak biltzeko erabilitako silo plastikoak jaso zituzten pasa den astean. Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, hiru tonatik gora hondakin jaso dituzte: 3.160 kilo izan dira, zehazki.
Baserritarrek honako tokietan utzi zituzten erabili behar ez duten material hori: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia elkartearen atarian (Gurutze); Gaintzabal bideko sarreran (Karrika) eta, Zerradi poligonoko aportazio-gunearen ondoren eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan (Ugaldetxo). Gaur zortzi jaso zuen udalak.
