Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Erabakitzera, edozeri buruz

Hamaika Gara dinamikak mobilizazioa iragarri du astebururako. Herritarrak deitu ditu bere aldarriak kartulina batean idatzi, plazetara eraman, eta lau haizetara zabaltzeko.

Hamaika Gara dinamikaren a Donostian aurkeztu zuten Hamaika Gara dinamika, pandemiak gogorren jo aurretik.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/06/05

Iazko martxoaren 31n, Gure Esku fase berri batean sartu zen: erabakitzeko tresnak norberak bereganatzea izan zuten helburu, eta horretarako pauso eraginkorrak eman behar zituztela erabaki zuten. Horretarako, hainbat eragilerekin elkarlanean hasi ziren, zerk elkartzen zituen ikusteko. Erabakia zen eragile horiek batzen zituena. Sindikatuak, gazte taldeak, pentsionistak, mugimendu feminista, LGTBQI mugimendukoak, heriotza duinaren aldekoak… hainbat esparrutako taldeak hizketan aritu ziren.

Hartueman horien guztien emaitza da Hamaika Gara. Erreferendumaren aldeko dinamika bat da, tresna hori egikaritzeko. 50 bat eragilerekin aritu dira, eta 24 geratu dira. «Ikusarazi nahi izan diegu erabakitzea eguneroko gauzetan eragina duen zerbait dela», esan du Jexux Olaziregi Gure Eskuko zuzendaritzako kideak.

Abenduan hasi ziren dinamikarekin, eta epe luzerako lana izango da. Bide horretan, beste eragileek bat egitea nahi dute, pixkanaka. «Ez da gune itxi bat izango», zehaztu du Olaziregik. COVID-19aren erruz, Gure Eskuk planteatuta zeukan guztia hankaz gora geratu da. «Iruditzen zitzaigun plaza publikoa berreskuratzeko momentua zela. Ez plaza fisiko bezala, baizik eta plaza politiko bezala. Gure aldarrikapenak plazara eraman nahi ditugu, eta jendeak bere aldarrikapenak plazara eramatea», gaineratu du Olaziregik. Horregatik, uste dute herri gisa antolatu behar den zerbait dela, eta horregatik deitu dute Hamaika Gara izenpean.

Fight Every Crisis mobilizazioa eredutzat hartu dute astebururako

Abiapuntu bezala, astebururako ekitaldiak antolatu dituzte herrietan. Azken hilabeteetan indarra hartzen ari den protesta mota bat baliatuko dute horretarako. Fight Every Crisis dinamikak Berlingo Bundestagaren aurrean egin zuen protesta izango da inspirazio iturria. Alemaniako parlamentuaren lorategian Fight Every Crisis jarrita zuen pankarta handi bat ezarri zuten, eta inguruan kartoi txiki pila bat jarri zituzten, bakoitzaren aldarri propioarekin.

Mobilizazio eredu hori distantzia mantendu behar den egungo egoerarako egokia dela uste du Olaziregik. «Bide ematen digu gure aldarrikapenak kalera ateratzeko, plazak hartzeko eta, gainera, segurtasun neurriak errespetatzeko. 11:00etatik 14:00etara mobilizazioa egitera deitu dugu, eta bertara kartulina bat eramatea», esan du. Segurtasun neurriak hartzeko protokoloa martxan izango dutela ziurtatu du, arduraz: eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa, maskarak… Bakoitzak bere kartulina eramango du, eta han utzi beharko du. Gero udalerri bakoitzean erabakiko dute zer osatuko duten jasotako mezu horiekin.

Udara ate joka dago, eta horrekin batera, ikasturte politikoaren bukaera. Gaur egungo unea «ezegonkor» gisa definitu du Olaziregik, eta gizartea «inoiz esploratu gabeko uretan» dagoela ziurtatu du. «Bi pauso aurrera ematen ditugu, eta ikusten dugu aurreratuegi gaudela. Horregatik, epe luzerako plangintza bat egitea oso zaila da. Gure asmoa igandeko hau egitea da, eta irailean berriro Hamaika Gara dinamikarekin bueltatzea. Sinadura bilketa bat martxan jarri nahi dugu», iragarri du Olaziregik.

Gure Eskuk eta beste 23 eragilek abiarazi dute Hamaika Gara dinamika

Horregatik guztiagatik, Hamaika Gara osatzen duten eragileek dei egiten diete herritarrei beren kezka kartoi batean idazteko eta plazetara eramateko. Kezka horrek erabakitzeko ahalmenarekin zerikusia izan behar duela argi utzi du Olaziregik, eta aldarrikapen baten adibidea jarri du. «Osasungintzako murrizketak gelditzeko eskatzen da. Zer egon daiteke murrizketa horiek atzean? Hemen ez erabakitzea. Hemen hartuko balira erabakiak, seguru aski ez lirateke murrizketa horiek egongo. Agian bai, baina gure esku egongo den gauza bat da», esan du.

Gainera, elkarlana inoiz baino beharrezkoagoa dela ikusten duenean, elkarlanerako girorik ikusten ez duela kritikatu du. «Elkarlana sustatu dutenen kasuan —udalena, esaterako— oztopoak jarri zaizkio, eskumenak urratu dira… Kezkaz ikusten dugu autonomia galera hori. Gainera, euskal autogobernua zein ahula den agerian geratu da, eta hori indartu behar da, maila guztietan. Horretarako elkarlana behar da herritar, administrazio eta eragileen artean».

Ekitaldiak

  • Bihar
    Lezo
    . 11:00etatik 12:00etara, Gurutze Santuaren plazan.
  • Etzi
    Errenteria-Orereta. 11:00etatik 14:00etara, Gamon Zumardian.
    Irun. 11:00etatik 14:00etara, Zabaltza plazan.
    Hondarribia. Irunera joateko gonbita luzatu dute.
    Oiartzun. 11:00etatik 14:00etara, Done Eztebe plazan.
    Pasaia. Ez dago deialdirik.
Erlazionatutako edukia“Erreferendum bat lortzeko bidea propioa izango da”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.