Herriko entitateekin Euskaraldia aurkezteko bilera birtualak egingo dituzte
Ekainaren 9tik aurrera, hamar egunetan hiruna bilera egingo dituzte, entitateetako pertsonei moldatutako ordutegiekin.
Urtearen bukaeran egingo dute Euskaraldiaren bigarren ekitaldia. Lehenengoan pertsonak jarri bazituzten erdigunean, eta bigarrenean entitateak izango dira protagonista. Euskaraldiaren antolatzaileek entitate hitza erabiltzen dute elkarteak, enpresak edota merkatariak izendatu dituzte.
Aurkezpen bilera birtualak egingo dituzte datorren asteartetik hasita, hamar egunetan. Egun bakoitzean hiruna saio egingo dituzte. Izan ere, antolatzaileek entitateen ordezkarien ordutegiak ahal bezain beste errespetatu nahi dituzte. Aurkezpen bilera birtual horiekin bat egiteko esteka hemen klik eginda lor daiteke. Honakoa da egitaraua:
Hilak 9
- 09:00etan, gaztelaniaz. 14:00etan, euskaraz.
Hilak 10
- 09:00etan, euskaraz. 14:00etan, gaztelaniaz.
Hilak 16
- 09:00etan, gaztelaniaz. 14:00etan, euskaraz.
Hilak 17
- 09:00etan, euskaraz. 14:00etan, gaztelaniaz.
Hilak 18
- 19:00etan, euskaraz.
Hilak 23
-
09:00etan, gaztelaniaz. 14:00etan, euskaraz.
Hilak 24
- 09:00etan, euskaraz. 14:00etan, gaztelaniaz.
Hilak 25
- 19:00etan, euskaraz.
Hilak 30
- 09:00etan, gaztelaniaz. 14:00etan, euskaraz.
Uztailak 1
- 09:00etan euskaraz. 14:00etan gazteleraz.
