Biblioteka zerbitzuan aldaketak, gaurtik
Helduen zein haur eta gazteen bibliotekak izango dira zabalik maileguetarako, eta erabiltzaileek, 15 minutuko tartea izango dute liburuak aukeratzeko.
Mailegu zerbitzuarekin jarraituko du bibliotekak, baina gaurtik, aldaketa batzuk egingo dituzte. Helduen zein haur eta gazteen bibliotekak izango dira zabalik maileguetarako, eta erabiltzaileek, 15 minutuko tartea izango dute liburuak aukeratzeko. Eraikin bakoitzean zortzi pertsona sartu ahalko dira aldi berean, eta erabiltzaileek bakarka joan beharko dute 8 urtetik beherakoak edota menpekotasuna dutenek izan ezik.
Helduen bibliotekako ordutegia, honakoa: 10:00etatik 18:30era; haur bibliotekarena, berriz: 10:00etatik 13:00etara.
Telefonoz, whatsappez eta posta elektronikoz eskatutako funtsak helduen bibliotekako mostradorean jaso ahalko dira 13:30etik 18:30era. Maileguak aldez aurretik eskatzen jarraitu daiteke, gainera, 08:30etik 20:30era, 943 449 635 telefono zenbakira, posta elektronikoz, edota whatsappez, 647 673 451 telefono zenbakian.