Carlos Garcia eta Pasaia KE elkarrekin beste urte batez
Entrenaitzailea berrituta, datozen egunetarako fitxaketa berriak, bajak eta kontratu luzapenak iragarri ditu Pasaiak.
Carlos Garcia Pasaia Kirol Elkartearen entrenatzaile izaten jarraituko du 2020/2021 denboraldian. Harekin batera jardun den talde teknikoak ere kontratua luzatu du Pasai Antxoko futbol taldearekin. Ez ohiko amaiera izan duen sasoi honetan, behetik gorako bidea egin dute pasaitarrek eta horri esker aise lortu dute 3. mailan jarraitzearen helburua. Lorpen horretan zeresan handia izan du Garciak.
Taldeko burua berrituta, datozen egunetarako fitxaketa berriak, bajak eta kontratu luzapenak iragarri ditu Pasaiak.