Ezohiko xanistebanak prestatzen hasteko, batzarra bihar
Ezohiko xanistebanak prestatzen hasteko, batzarra bihar. 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Parte hartzaileek musukoa eraman behar dute.
Oiartzungo Udalak bilerara deitu ditu biharko (asteartea, hilak 9) Jai Batzordeko eragileak. 19:00etan da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Gaia: xanistebanak prestatzen hastea. Baina ez nolanahi. Izan ere, udalak garbi esan du aurtengoak ezingo direla izan “betiko xanistebanak”. Beraz, zein eskaintza kontrolatu eta seguru egin daitezkeen gogoetatuko dute batzarrean.
Udalak garbi du herriko jaiei begira ere “zuhurtasunez eta arduraz” jokatu beharra izango dela bai udal erakundearen eta herritarren partetik, eta astetik astera aldatzen adi diren arau eta irizpideak kontuan hartu beharko direla 2020ko xanistebanei ekin ahal izateko.
Batzarra osasun neurriak errespetatuz egingo direla adieraz du udalak. Parte hartzaile bakoitzak musukoa eraman beharko du.