Nahikari Otermin, Gazteria Informazio Batzorde Iraunkorreko lehendakari berria
Pasaiako EAJko buru den Oterminek, Koldo Errondosoro alderdikidea ordezkatuko du. Errondosorok hilaren 3an uko egin zion karguari.
Pasaiako Udalak ohar ofizial baten bidez jakinarazi duenez, Pasaiako EAJko buru eta udalean hirigintza zinegotzi den Nahikari Otermin izango da Gazteria Informazio Batzorde Iraunkorreko lehendakaria. Koldo Errondosoro zinegotzi eta alderdikidea ordezkatuko du Oterminek batzordeko buru gisa. Errondosorok hilaren 3an uko egin zion karguari, Oterminen mesedetan eta Izaskun Gomez alkatearen oniritzia jaso du aldaketak.
Gauzak horrela, lehendakari berriaren zeregin nagusia, Gazteria Informazio Batzorde Iraunkor eta Pasaiako Udalaren arteko zubi lanak egitea izango da, baita gainontzeko batzordeekin elkarlanean aritzea ere.