Hilaren 17an odola emateko aukera izango da Antxon
Aurreko saioetan bezala, kultur etxean egingo da odola emateko saioa.
Hilaren 18an odola eman ahalko da Pasai Antxoko Kultur Etxean, 18:30etaik aurrera. Osasun zentroan jende pilaketak ekidite aldera, Pasai Antxoko Odol Emaileen Elkarteak odol emate saioa kultur etxean egitea erabaki du berriz ere. Bertaratzen diren herritarrak, txandaka sartuko dira.
Alarma egoeran izanagatik ere, antxotarren erantzuna nabarmendu du elkarteak, maiatzeko saioan 29 odol poltsa bildu ziren eta.