2020/6/10

Onintza Ostolaza: "Hasieratik zentzugabea izan da 23 lagun horiek inputatzea"

Gaur jakin da Ciudadanosek Errenteria-Oreretan egin zuen mitinaren harira izandako protestengatik instrukzioa egiten ari den epaileak 23 lagun auzipetu dituela.

xanistebanak

Xanistebanak bertan behera uztea erabaki du Jai Batzordeak

Jexux Leonet alkateari Oiartzun Irratian egin diote elkarrizketan eman du albistea: aurten ez herriko festarik ospatuko. Kultur agenda eskaintzeko lanean ari dira.

Lander Garro

Lander Garrok intsumisioaren gaineko dokumentala eramango du pantaila handira

Bi urte, lau hilabete eta egun bat hori Lander Garro idazle, argazkilari eta dokumental zuzendari errenteriarraren azken lana.

areto nagusia

Merkatari, ostalari eta zerbitzuentzako laguntzak onartu dituzte

Ez ohiko plenoa egin dute, puntu bakarrarekin. Udalak —oraingoz— 150.000 euro bideratuko dute txikizkako establezimenduak laguntzera.

[Aurrerapena] Ciudadanosen mitineko protestengatik 23 lagun auzipetu dituzte

Ordena publikoaren  kontrako eta hauteskunde delitua egozteko zantzuak egon daitezkeela dio epaileak.

Trintxerpeko familia bat Boliviatik irten ezinik dago, koronabirusa dela eta

Giovanna Castro, Juan Ivan Azurduy eta hiru seme-alabak apirilean ziren itzultzekoak baina haien hegaldia hiru aldiz atzeratu dute. "Onik" daude senideen etxean, baina egonaldi luzeak izan ditzakeen ondorioak direla eta "kezkatuta" ere.

[Galeria] Patxi Ruizi eta gainontzeko euskal presoei babesa erakusten jarraitzen dute

Ruizek Murtzia II espetxean bizi duen egoera salatzeko eta berari zein gainontzeko euskal presoei elkartasuna eta babesa helarazteko mobilizazioek ez dute etenik. Egunero egiten dute elkarretaratzea eta manifestazioa Zumarditik abiatuta eta Herri Erantzunak deituta 20:00etan, ostiraletan izan ezik, egun horretan 20:30ean egiten dute protesta leku beretik abiatuta.

Valladolideko espetxera hurbilduko dute Balbino Saenz euskal preso antxotarra

Valladolideko espetxera hurbilduko dute Balbino Saenz euskal preso antxotarra, COVID-19ak eragindako larrialdi egoerak baimentzen duenean.

Lezoko kirol instalazioak hilaren 29an zabalduko dituzte

Lezoko kirol instalazioak hilaren 29an zabalduko dituztela jakinarazi du instalazioak kudeatzen dituen BPXpot Lezok. Segurtasun neurriekin irekiko dituzte.

Antxoko Kultur Etxea

Hilaren 17an odola emateko aukera izango da Antxon

Aurreko saioetan bezala, kultur etxean egingo da odola emateko saioa.

Kultur espazio bat gehiago, hilaren 12an irekiko da Albaola

Asteburuaren hasierarekin batera, herritarrek itsas kultur faktoriaz gozatzeko aukera izango dute. Berri ona ospatzeko, asteburu honetan, sarrerarekin batera ontziaren ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute bisitariek, doan.

hauteskundeak

Uztailaren 12ko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa, bihar

Udaletxeko Informazio Bulegoan mahaien zozketa publikoa egingo dute bihar goizean.

oibeharratzuna

OIbehARraTZUNa Oiartzungo Tinderraren korapiloa askatu du Txinalkak

Oiartzungo helduen antzerki taldeak 'OIbehARraTZUNa' antzezlana bideo formatura moldatu du. Oiartzun Aurrearen bitartez zabaldu dute.

Francis gogoan, 41 urte geroago

41 urte bete dira hilketa homofobo hartatik, baina bizi-bizirik jarraitzen du Francisen irudiak bere herrian.

Gehiago