Xanistebanak bertan behera uztea erabaki du Jai Batzordeak

Jexux Leonet alkateari Oiartzun Irratian egin diote elkarrizketan eman du albistea: aurten ez herriko festarik ospatuko. Kultur agenda eskaintzeko lanean ari dira.

xanistebanak Jende pilaketak ekidin nahi dituzte.

Jexux Leonet alkatea elkarrizketatu dute gaur eguerdian, Oiartzun Irratiko Udalaren Tartea-n. COVID-19ak sortutako egoerari errepasoa eman dio, eta udalak hartutako erabakien berri eman du. Elkarrizketa bukaeran aurreratu du albistea: aurten ez da xanistebanik ospatuko.

Xanistebanetako Jai Batzordea atzo arratsean bildu zen. Batzordea osatzen duten elkarteek erabaki zuten aurten ez dela festarik ospatuko. Festen ordez, uztailean eta abuztuko kultur eskaintza indartzeko lanean ari direla jakinarazi du alkateak.

Jai Batzordeko kideen “heldutasuna” eta “ardura” txalotu ditu Leonetek. “Ziurrenik beraiek dira erabaki horrek pena handiena ematen diena”, nabarmendu du. Iragarri duenez, bihar erabakiaren gaineko zehaztasun gehiago emango ditu Oiartzungo Udalak, komunikatu baten bitartez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.