Lezoko kirol instalazioak hilaren 29an zabalduko dituzte
Lezoko kirol instalazioak hilaren 29an zabalduko dituztela jakinarazi du instalazioak kudeatzen dituen BPXpot Lezok. Segurtasun neurriekin irekiko dituzte.
Lezoko kirol instalazioak kudeatzen dituen BPXport Lezok bere sare sozialen bidez jakinarazi du herriko kirol instalazioak —Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekua) hilaren 29an (astelehena da) berriz ere zabalduko dituztela.
Instalazioen kudeatzaileek adierazi dute erabiltzaile zein langileentzat beharrezko segurtasun neurriak jarriko dituztela.
Bien bitartean, BPXport Lezok sare sozialetan etxean egiteko moduko ariketen bideoak zabaltzen jarraitzen du.