Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Trintxerpeko familia bat Boliviatik irten ezinik dago, koronabirusa dela eta

Giovanna Castro, Juan Ivan Azurduy eta hiru seme-alabak apirilean ziren itzultzekoak baina haien hegaldia hiru aldiz atzeratu dute. "Onik" daude senideen etxean, baina egonaldi luzeak izan ditzakeen ondorioak direla eta "kezkatuta" ere.

Urtebetetze sortu izan dute Boliviako itxialdian; Yeseniarena apirilaren 17an, Ainhoarena maiatzaren 16an eta aitarena 18an.
Pasaia
2020/06/10

Trintxerpeko familia batek HITZAri jakinarazi dio Boliviatik irten ezinik daudela. Giovanna Castro, Juan Ivan Azurduy eta haien adin txikiko hiru seme-alabak apirilaren 18an ziren itzultzekoak Euskal Herrira, baina birusak lurrean utzi zituen. “Hegaldirako hiru egun falta zirela, Boliviako Gobernuak gure hegaldia bertan behera gelditzea erabaki zuela jakinarazi zigun Air Europak, koronabirusa zela eta”, adierazi du Azurduyk. Ordutik beste bi aldiz ere atzeratu dute haien hegaldia. Munduko herrialde askotan bezala, mugak formalki itxi ditu Boliviak eta ondorioz oso hegaldi gutxi baimentzen ari dira.

Une honetan Santa Cruz de la Sierran daude, Boliviako hiririk handienean. “Onik” daudela dio Giovanna Castrok, “gustura” gurasoen etxean, baina egonaldia luzeegi jotzen ari delakoan, arduratuta daude. Ia bi hilabete dira etxean egon behar zutela; lankideen “babesa” badute ere, lanpostuengan izan ditzakeen “ondorioak” kezkatzen ditu. Seme-alaben hezkuntza, eta batez ere “euskararen erabilera ezin bermatzea” da gurasoen arazo nagusia. Yeseniak, Asierrek eta Ainhoak, 10, 7 eta 6 urte dituzte eta hirurak Karmengo Ama Herri Ikastetxeko ikasleak dira. Ahalegin berezia egiten ari dira Castro eta Azurduy haurrak euskaraz mintza daitezen, baina badakite egoerak ezin duela luzeegi jo, “euskaraz hitz egin ahal izateko, euskaldunak behar dituzte inguruan”.

Boliviara, gurasoen jaioterrian “senideak bisitatu eta turismoa egitera” joan ziren, baina oporraldia azkar bihurtu zen itxialdi. Martxoaren 11n joan ziren Atlantikoaren beste aldera, bidaiatzeko inongo murrizketarik ez  zegoenean, eta kontrako agindurik jaso gabe. Handik gutxira eta hemen bezala, Bolivian ere salbuespenezko egoerari mugikortasun murrizketekin egin zioten aurre. Oporraldia “lau pareten” artean igaro behar izan dute haurrek, baina alde positibo bat izan du behintzat Castroren aburuz: “Aiton-amonekin denbora asko pasatzeko aukera izan dute behintzat”.

Hainbat aberriratze hegaldi antolatu dira itzultzeko premia dutenentzat. Baina gainkostu altua ordaindu behar denez, Trintxerpeko familiak ezin dio horri aurre egin. “Babesgabe” sentitzen direla salatu du bikoteak, han eta hemengo agintariek ez baitiete konponbiderik eskaini. Ingurukoen babesa, ordea, ez zaie falta. “Karmengo Amako profesionalek erakutsitako prestutasuna” nabarmendu du Giovanna Castrok, seme-alabek eta bereziki Yeseniak ikasten jarraitu dezan.

Juan Ivan eta Giovannak jaso duten azken berria, hilaren 23an itzuliko direla da. Dena dela, orain arte gertatutakoaz ikasi dute eta ez dira fio: “Txartelak esku artean izan arte ez dugu ezer ziurtzat joko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.