Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirol jarduerez josia dator uda Oarsoaldera

Oarsoaldeko lau udalek Uda 2020 Kirol Kanpaina prest dute bederatzigarren urtez. Elkarlanaren helburua, lau udalek dituzten baliabideak modu eraginkorrenean erabiltzea da eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea.

Piraguak Pasaiako badian
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2020/06/11

Oarsoaldeko lau udalek Uda 2020 Kirol Kanpaina prest dute bederatzigarren urtez. Elkarlanaren helburua, lau udalek dituzten baliabideak modu eraginkorrenean erabiltzea da eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea. Aurtengo udako kirol kanpainak ekaina eta iraila bitartean egiteko hamar jarduera baino gehiago biltzen ditu, hau, gazte zein helduei begira, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea.

COVID-19a eragindako osasun larrialdiak eragina izango du eskaintza horretan, eta horrenbestez, indarrean dauden osasun eta segurtasun neurriak betetzeko, kirol eskaintza osatzeko aukeratutako kirol jarduerak nagusiki eremu irekietan egitekoak eta interakzio gutxi eskatzen dutenak dira. Barnean egingo diren jardueren kasuan, instalazioek praktika egokia bermatzen dutela esan dute antolatzaileek. Aurreko urteetan baino jarduera gutxiago eskainiko dira, baina guztiek bermatuko dituzte osasun eta segurtasun neurriak.

Parte hartzaileek, antolatzaileek jarduera bakoitzerako ezarritako neurriak betetzeko konpromisoa hartu beharko dute.

Lau udalek osatu duten eskaintza bateratua eskuorri bakarrean bildu dute; hala ere, jarduera bakoitzeko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, esku orrian adierazten diren webgune eta telefonoak erabili edo udal webguneak bisita daitezke.

Aurtengo eskaintzan nagusi dira ur jarduerak: piraguismoa, arrauna, paddle surfa edo igeriketa saioak antolatu dituzte kanpainaren barruan. Horiez gain, tenisa, eskalada, padel hastapena, entrenamendu funtzionala edota multifitness saioak ere antolatu dituzte. Ez dira bizikletarekin ahaztu, eta BTT, GTXF bike eskola edo cycling saioak ere izango dira jardueren artean.

Bestalde, joan den urtean bezala, Pasaiako Udalak Donibaneko kirolgunean piraguen eta Stand up paddleko tablen alokairu zerbitzua eskainiko du. Banakako zein binakako piraguak alokatu daitezke, ordu eta erdi, hiru ordu, egun erdia, edota egun osorako. Uda osorako bonua egiteko aukera era badago. Antolatzaileek nabarmendu dute aukera paregabea dela azken hori, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko. Erreserbak egin edota informazio gehiago eskuratzeko 943 345 371 telefono zenbakira deitu behar dute interesdunek.

UDA 2020 Kartela Eskaintza

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.