Xanistebanak bertan behera utzi direla eta, kultur eskaintza eskaini nahi du udalak. Herriko kultur eragileei lehentasuna emango diete.
Oarsoaldeko lau udalek Uda 2020 Kirol Kanpaina prest dute bederatzigarren urtez. Elkarlanaren helburua, lau udalek dituzten baliabideak modu eraginkorrenean erabiltzea da eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea.
COVID-19ak sortutako egoerak pixka bat baldintzatuko gastu militarren kontrako martxa. Etxetxo taldeko kide batek azalpenak emango ditu bidean.
Oarsoaldeko AEKren euskaltegiak, udan zabalik izango dira. Ikastaro trinkoak antolatu dituzte uztaila eta iraila artean, Segurtasun neurriak ezarri dituzte.
Eraikin, kale altzari eta instalazio elektrikoetatik gutxienezko distantzia betetzeaz gain, pertsonen arteko gutxieneko tartea gorde beharko da.
Parketxea pasa den astean ireki zuten, eta meategia asteburuan irekiko dute. Bisita egiteko, aldez aurretik egin beharko da erreserba.
Pasaiako udal liburutegien eta Xabier Terronesen elkarlanetik jaiotako bigarren ipuina. 'Otis eta Robiren Itsaspeko abentura' denontzat ikusgai dago Youtuben.
Trintxerpe eta Donibaneko kirolguneez gain, Antxoko Ibaiondo frontoia alokatzeko aukera izango dute berriz ere herritarrek. Bizibadia bizikleta mailegu zerbitzua ere aktibatu du Pasaiako Udalak.
Gogor saiatzen ari da Erik Gartzia Egunean Behineko jokoaren 700+euskaraz taldean sailkapeneko lehen postuetan kokatzeko
Azken hilabetean egunero elkarretaratu dira Patxi Ruiz gose greban zen euskal presoaren egoera zein gainontzeko euskal presoena salatu eta babesa helarazteko.