Donibane kalea ibilgailuentzat itxita egongo da bihar eta etzi
Uraren saneamendurako obrak direla eta, lur azpiko laginak hartuko dituzte hilaren 16 eta 17an. Bidea 9:00etatik 18:00etara itxita egongo da.
Donibane kalea, barrutiko kale zaharra alegia, ibilgailuentzat itxita egongo da hilaren 16 (asteartea) eta 17an (asteazkena) hainbat orduz. Autoek beraz, sarbidea debekatuta izango dute, 9:00etatik 18:00etara. Pasaiako Udalak, URA Uraren Euskal Agentziak eta Añarbeko Urak elkarlanean hartuko dituzten lur azpiko laginak direla eta itxiko da bidea.
Laginak, Donibaneko uren saneamendurako proiektuaren barnean kokatzen dira. Bidea itxitan egon bitartean larrialdirik suertatuko balitz, zuloak metalezko xaflekin estaltzeko protokoloa diseinatu duela jakinarazi du udalak, ibilgailuak sartu ahal izateko.