Saskibaloi jokalariei ateak zabaldu dizkie Kurkubik
Saskibaloi jokalariei ateak zabaldu dizkie Kurkubik. Horretarako, 2020-2021 sasoian taldean izena eman nahi dutenentzat epea zabaldu du.
Lezoko Kurkubi Saskibaloi Klubak ateak zabaldu dizkie kirol horretaz gozatu nahi dutenei. Hala, 2020-2021 denboraldia prestatzen hasi dira, eta horri begira klubean izena emateko epea zabaldu dutela adierazi dute.
Ahalik eta talde gehien osatu nahi dituzte klubekoek. Hortaz, 2001 baino lehen jaiotakoei (seniorrak), 2002-2003 urtetakoei (juniorrak), 2004-2005an jaiotakoei (kadeteak), 2006-2007 (Haur Mailakoak) artean jaiotakoei, nahiz 2008tik aurrerakoei (eskolan) zabaldu diete aukera.
Izena emateko bi bide. Whatsapp bidez 647 101 365 telefono zenbakiaren bitartez, edo posta elektronikoz.