Bizi Errenteria iniziatiba aurkeztu du Errenteriako Udalak gaur. COVID-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka eta Suspertze Planaren barruan abiarazi dute iniziatiba.
Eskubide Sozialen Kartak mobilizazio eguna antolatu du ostiralerako. Oiartzunen arratsaldean egingo dute, lau zutabetan.
Hondarribiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra HAPO, bertan behera utzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak pasa den astean. Plan horren barruan kokatzen zen Zaldunbordako makro outleta eraikitzea, eta azken hori ere, bertan behera utzi du epaitegiak.
Ostiralean hasiko da 'normaltasun berria'. Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du gaur goizean. Mugikortasunean izango du eragina batik bat fase berriak.
Pasaiako Udalak eta herriko ikastetxeek haur eta nerabeek udan sare sozialak eta teknologiak modu arduratsuan erabiltzeko formazio saioak egin dituzte.
Garai bateko eskemak alde batera utzi eta "betiko akatsak" ez errepikatzeko garaia dela uste du Eguzkik, eta eskaera zehatza egin die horren harira gai horretan eskumena duten erakundeei: "Benetako konpromisoa hartu eta naturarekin begirunea izan dezatela".
Fermiñene eta Arizmendi-enea eraikinetan hezetasunaren kontrako lanak egiten ari da Udala. Bi aste inguruko aurreikuspena dute lanek.
Kirola eta Osasuna programaren Aitortza Batzordeak urrezko aitortza egin dio Egiluze ikastetxeari kirolaren bidez balioetan eta osasunean hezteko duen konpromisoarengatik.
"Publikoa eta funtsezkoa zaintzeko, aberastasuna banatu behar da. Lehenik bizitza". Hori Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ostiralerako deitu dituen mobilizazioetan egingo duen aldarria.
Pasaiako zinegotziek kargu hartu zutenetik urtebete igaro dela, balorazio adierazpena egin du Pasaiako EH Bilduk. "Proiektu zehatzik gabe" jarraitzea egotzi die PSE eta EAJri.
Udaleko Kultura Sailak bilera egingo du gaur arratsaldean festen antolatzaileekin, bere gogoeta partekatzeko.