Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Bizi Errenteria', tokiko ekonomia suspertzeko apustua

Bizi Errenteria iniziatiba aurkeztu du Errenteriako Udalak gaur. COVID-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka eta Suspertze Planaren barruan abiarazi dute iniziatiba.

Gaur aurkeztu dute Bizi Errenteria iniziatiba. Agazkia: Herri bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/16

Bizi Errenteria iniziatiba aurkeztu du Errenteriako Udalak gaur. COVID-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka eta Suspertze Planaren barruan abiarazi dute iniziatiba. Helburua, herriaren eta herritarren suspertze ekonomikoan eragitea, baina ez edozein modutan, pertsonak erdigunean jarrita eta Errenteriako ekonomia sektoreen arteko harremanak sendotuz baizik. Askotariko ekintzak aurreikusi dituzte: erosketa bonuen banaketa herritarren artean, ekonomia dinamizazio jarduerak eta kultur eskaintza oparoa prestatu dute Zuk Errenteria bizitzeak egiten du herri lelopean.

Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo (EH Bildu), Jose Angel Rodriguez (PSE-EE), Elixabete Murua (EAJ) eta Jon Collar (Elkarrekin Errenteria) alderdietako ordezkariekin egin du aurkezpena. Errenteriako gizartea, kultura zein ekonomia ekosistema aberatsari esker, gaur egun, Errenteria erreferentziazko gunea dela Oarsoaldean esan du Otaegik, “posizio hori indartzeko asmoz, tokian kontsumitzeko deiaz harago, Bizi Errenteria iniziatiba, elkartzeko topagunea, elkarri aitortza egiteko, guztiok egindako lanaz elkarrekin gozatzeko abagunea izan dadin sortu da”. Iniziatiba, udalak sustatutako gehienak bezala, elkarlanetik sortu da, eta eragile ekonomikoak eta gizarte zein kultur eragileak konplizitateak ehuntzen jarri ditu. Elkarlan horren emaitza da, beraz, Bizi Errenteria, ekarpen eta ideien zaparrada bilketa. Horren harira “uda berezia” iragarri dute, “udalak apustu nabarmena egin baitu herritarrok herria bizi dezagun, Errenteria  biziberritzeko aukera guztion esku jarrita”.

Tokiko ekonomia sustatu nahi du, baina ez hori bakarrik, herriari bizitza eman, elkar zaintzen jarraitu, “zentzu zabalenean herri egiteko” abiatu dutela erantsi du alkateak. Horretarako bi motatako jarduerak izango dira datozen hilabeteetan: batetik, ekonomia jardueren dinamizazioa bilatzen duten ekintzak abiatuko dira —erosketetarako planak, ibilbideak, apaintzeak, herritarren parte hartzea sustatzeko ekimenak…—; eta bestetik, uda osoan zehar egingo den 30 ekitalditik gorako programazioa aurreikusi dute—Kultur emanaldiak, Errenteriaren 700. urteurrenarekin lotutakoak, kirol saioak…—.

Merkataritza, ostalaritza, zerbitzu emaileen eta bestelako eragile ekonomikoen dinamizazioa eta kultur programazioa uztartzeko, zeharkako lanketa egingo da, “hartara, Errenterian aisialdirako benetako aukera eskainiko zaio askotariko publikoari”. Kultur programazio eta dinamizazio hori, gainera, auzo guztietara eramango duela erantzi du udalak.

Iniziatibara atxikitzeko deia

Iniziatiba garatu ahal izateko ezinbestekoa da Errenteria-Oreretako ekonomia eragileen parte hartzea, beraiek dira protagonista eta motor, finean, eta dei zehatza egin diete gaurko agerraldian udal ordezkariek: bat egin dezaten, atxiki daitezen. Horretarako, Bizi Errenteria iniziatibak martxan duen webgunean aurkituko duten formularioa bete eta bidali behar dute.

Bizi Errenteria iniziatibak marka propioa du. Marka hori egiteko hiru elementutan oinarritu da udala: B hizkia, zirkulua, eta geolokalizazio ikonoa. “B hizkiak herrian bertan bizitzeari eta herriari berari bizitza emateari egiten dio erreferentzia; bertan dauden aukeren aldeko hautu bakoitza, tokiko ekonomia balioetsi eta herri bizia eraikitzeko urratsa dela, alegia”, azaldu dute. Zirkuluak, berriz, komunitatea islatu nahi duela azaldu dute, baina baita, ekonomia zirkularrari keinu egiten diola ere, “ekonomia eredu horren aldeko sentsibilizazio tresna ere bada eta Bizi Errenteria iniziatiba”. Geolokalizazioaren ikonoarekin, azkenik, Errenteriari eta errenteriarrei egiten die erreferentzia, “iniziatiban esku hartu duten tokian tokiko eragile guztiei: herritarrak, merkatariak, zerbitzu emaile diren enpresari txikiak, gizarte zein kultur eragileak”.

Iniziatibak marka propioa du, baina ez hori bakarrik, behar bezala azaldu eta zabaltzeko bideoa ere egin dute, “bideoaren bidez islatu nahi izan dugu kontsumitzaile, merkatari, ostalari zein enpresa txikiak, denak direla herritarrak, eta guztiak dutela zer esana Errenteriako Ekonomia suspertzeko garaian. Rol aldaketa jaso, merkatariak erosle bihurtu eta ekonomia zirkularraren onura islatzen duen kate bat sortu da”.

Sarean ere badu bere lekua iniziatiba berriak. Haren gaineko guztiak, Bizi Errenteria webgunean jasoko dituzte —parte hartzaile, jarduera, agenda, albisteak—. Web gunea, dinamikoa izango da, iniziatibak aurrera egin ahala edukiz betetzen joango dena. Sare sozialetan berriz, #BiziErrenteria traola erabilita partekatuko dituzte edukiak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.