Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eguzki: "Hainbat txoriren habitata suntsitu dute Esnabideko obrek"

Garai bateko eskemak alde batera utzi eta "betiko akatsak" ez errepikatzeko garaia dela uste du Eguzkik, eta eskaera zehatza egin die horren harira gai horretan eskumena duten erakundeei: "Benetako konpromisoa hartu eta naturarekin begirunea izan dezatela".

Esnabideko eremuan lanak. Argazkia: Eguzki
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/16

Txorruak, Karnabak, birigarroak eta zozoak bizi dira, besteak beste, Esnabide inguruan. Horiei guztien habitata suntsitu dela salatu berri du Eguzki Talde Ekologistak, bertan egiten hasi diren obrekin. Ez hori bakarrik, zuhaiztiari ere egin diote lan horiek; izan ere, bertan tamaina eta garrantzi handiko zuhaitzak daudela nabarmendu du Eguzkik, “haritzak, gaztainondoak, eta ehun urte inguru dituen makal bat. Fauna eta flora hori guztia desagertzeko arriskuan dago, baita auzotarrek paseatzeko asko erabiltzen duten berdegunea ere”.

Egoera hori ez dela Esnabide eremura mugatzen salatu du, gainera, “zoritxarrez gure herriko beste leku batzuetan gerta daitekeen zerbait da, hor ditugu Gamongoa eta Altzate, besteak beste”.

Ulergaitza egiten zaiela hain urriak diren berdeguneak suntsitzen jarraitzea esan du talde ekologistak, haserre, eta administrazioaren mezu “kontrajarria” agerian utzi du, “bidaltzen diguten mezua ez dator bat benetan gertatzen ari denarekin. Esaten digute ezin dela lurzoru gehiago kontsumitu, baliabideak mugatuak direla, bioaniztasuna babestu behar dela, klima aldaketaren aurka borrokatu behar dela… Esaldi hutsak baino ez dira”.

Garai bateko eskemak alde batera utzi eta “betiko akatsak” ez errepikatzeko garaia dela uste duela erantsi du eta eskaera zehatza egin die horren harira gai horretan eskumena duten erakundeei: “Benetako konpromisoa hartu eta naturarekin begirunea izan dezatela, eta egungo egoerara egokituta dagoen kudeaketa eredugarri eta arduratsu bat egin dezatela”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.