Publikoa zaintzeko kalera ateratzeko deia
"Publikoa eta funtsezkoa zaintzeko, aberastasuna banatu behar da. Lehenik bizitza". Hori Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ostiralerako deitu dituen mobilizazioetan egingo duen aldarria.
“Publikoa eta funtsezkoa zaintzeko, aberastasuna banatu behar da. Lehenik bizitza”. Hori Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ostiralerako deitu dituen mobilizazioetan egingo duen aldarria. Zehazki, zazpi alorretako neurri zehatzak aldarrikatzeko irtengo da kalera Hegoaldeko lau hiriburuetan goizean, eta Hego Euskal Herriko herri ugaritan arratsaldean.
Hauek eskaerak: Zerbitzu publikoak garatzea ezinbestekoa jo du karta sozialak, eta horretarako, zaintza lanen, osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoak azpikontratatutako zerbitzuen, eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, langile guztien subrogazioa, eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz; zaintza eredua aldatu eta jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko administrazioek 10.000 lanpostu sortzea; pobrezia eta bazterketa sozialaren kontra DSBE Diru Sarrera Bermatzeko Errenta eta EB gutxieneko soldataren %100 eta etxebizitza eskubidea; 1.080 euroko gutxieneko diru-sarrera erretiroa hartu duten pertsonentzat; 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko gehienezko lanaldia; fiskalitate berria; eta administrazio egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa.
Errenteria-Oreretan ostiral arratsaldean irtengo dira kalera eskaera horiek guztiak egitera, bizitzak lehenetsita horiek duin bizitzeko aldarria zabaltzera. 19:00etan egin dute hitzordua Herriko Plazan. Deitzaileek gogora ekarri dute goizean Donostian 11:30ean Alderdi Ederretik abiatuko dela mobilizazioa, eta batean zein bestean parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.