Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Teknologia bai, baina tentuz

Pasaiako Udalak eta herriko ikastetxeek haur eta nerabeek udan sare sozialak eta teknologiak modu arduratsuan erabiltzeko formazio saioak egin dituzte.

Mikel del Val
Pasaia
2020/06/16

Uda gainean da, eta jakina denez, ikasleak ikasturte amaiera arrotz honen azken eskolak jasotzen ari dira. Egun gutxi barru, gazteenek udako oporrak hasiko dituzte, eta denbora gehiago izango dute aisialdirako. Haurrek aisia teknologia eta gailu berriekin lotzen dute maiz, denbora asko igarotzen dute pantaila baten aurrean.

Pasaiako Udaleko Haur eta Nerabeen Eskubideen Sailak, Pasaiako ikastetxeekin elkarlanean, Eskubidean plana abiatu zuen haur eta nerabeekiko tratu ona eta prebentzioa bermatzea ardatz zituelarik. Teknologia berriek eta sare sozialek ekarri ditzaketen arriskuak direla eta, proiektua mundu digitalean ere lantzea erabaki zuten. «Garrantzitsua iruditu zitzaigun gazteenekin ere tratu ona eta prebentzioa esparru digitalean lantzea, adingabeek sare sozialetan berdintasunean oinarritutako harreman egokia sustatzeko», esan du Iyuya Urrutiak, Haur eta Nerabeen Saileko teknikariak.

Konfinamenduaren aurretik, ikasleek formazioa jaso zuten euren ikastetxeetan, eta proiektu honi jarraipena emateko asmoz beharrezkoa ikusi zen gurasoekin ere solasaldi bat prestatzea, haiei ere aholkuak eta gomendioak emateko. «Adingabeek gailuak eskura dituzte, eta eskaintzen dituzten aukera onuragarriez gain, arriskuak ere badaude. Itxialdiak gailuen erabilera areagotu du, nerabeek denbora librea izan dutelako. Uda gainean da, eta gazteek teknologia berriak maiz erabiliko dituzte. Gurasoei gomendioak ematen saiatuko gara adingabeekin hartu eman horiek izateko», zehaztu du Urrutiak.

Solasaldi horiek aurrez aurre egitea pentsatua bazegoen ere, koronabirusak dena hankaz gora jarri du. Hori dela eta, esparru gehienetan egin den bezala, formazio saio hauek telematikoki bideratu zituen asteazkenean Emokiko Jone Zalduegik, helburu argi batekin: «Gurasoek sare sozial eta bideo jokoen erabilera desegokiak sortzen dituen ondorioak antzeman eta baliabide eta tresna gehiago eskaintzea kudeaketa hobeagoa egin dezaten».

Haur eta nerabeak goiz hasten dira gailuak, sare sozialak eta bideo jokoak erabiltzen. Teknologiak gizartean errotuta daudela ezin da ukatu, eta gaur egun, ezinezkoa egiten da haiek gabe bizitzea. Egoera honen aurrean, Zalduegik erabilera arduratsu bat egitea gomendatu du, gurasoetatik hasita, euren seme-alaben eredua baitira. «Gailuak modu arduratsuan erabiltzeko gazteek laguntza handia behar dute, eta orokorrean, helduok ez dugu erabilera eredugarria egiten. Gainera, gizarte hiperkonektatu batean bizi gara, eta horrek ez die laguntzen. Guraso moduan haien eredua garela ez dugu ahaztu behar. Arduratsua izaten ikasten da, baina norbaitek gidatu behar gaitu. Txikitatik ohitura onuragarriak garatuz gero eta gailu digitalak modu arduratsuan erabiltzeko jarraibideak jasotzen baditugu, jokabideak arduratsuagoak izango dira».

Nerabeen artean sare sozialak dira aro digitalean nagusi. Zalduegiren ustez, helburu batekin erabiltzen dituzte. «Euren burua aurkezteko erabiltzen duten modua da, eta horrek haien irudia, identitatea, eta errealitatea hautemateko moduan duen eragina handia da. Komunikatzeko, lagunak egiteko, jende berria ezagutzeko eta denbora- pasa moduan erabiltzen dituzte».

Pribatutasuna
Sare sozialei dagokionez, pribatutasun legeak ezagutu arren, haien profilak ez dituztela modu pribatuan konfiguratzen adierazi du Zalduegik, euren buruak babesteko beharraz ohartaraztearen garrantzia nabarmendu du, hala nola, jarraitzaile kopurua noizbehinka murriztea, pasahitzak noizean behin aldatzea eta gertukoekin ez partekatzea, edota argazki eta bideoak baimenik gabe ez pasatzea.
Hein handi batean, gazteak sareekin etengabeko kontaktuan daude, eta teknologien gehiegizko kontsumoak eta erabilera desegokiak ondorio kaltegarriak sor ditzake. «Gehiegizko erabilera, eduki desegokiak eta ikuspegi feminista faltak, ondorio kaltegarriak ematen ari dira. Youtuber batzuk modan jartzen dituzten bideo joko eta sare sozial asko ez dira haur eta nerabeentzat aproposak. Pertsonaia hauek idolo moduan dauzkatenez, haiek esandakoa egiten dute. Ondorio zehatzei dagokionez, gaizki ulertuak, autoestimu arazoak, edota irudiaren eta datu pertsonalen gehiegizko erakusketa egon daitezke», zehaztu du Emokiko kideak.

Gazteek, besteak beste, harreman berriak egiteko erabiltzen dituzte sare sozialak, eta kasu batzuetan ere, arriskuak egon daitezkeela dio Zalduegik: «Teknologia bidezko harremanek ez dute kalitatezko komunikazio zuzena eta emozioen kudeaketa orekatua eta osasuntsua errazten. Era berean, besteekiko harremanetan eragina duela frogatu da, sexualitatea eta harremanak gaizki ulertuz eta bizikidetza osasuntsu batetik aldenduz».

Lanketa, gomendagarria
Egun gutxi barru, milaka gaztek hasiko dituzte udako oporrak, eta aisia garaian teknologia berrien erabilera areagotzen da. Egoera honen aurrean, Emokiko kideak erabilera arduratsuaren lanketa egitea gomendatzen du, aisialdi esparruan pantailaz haragoko ekintzak antolatuz, eta ordutegi eta denbora muga batzuk ezarriz: «Erabilera arduratsuaren lanketa bat egin behar da. Udan haur eta nerabeek denbora libre gehiago izango duten arren, beste ekintza batzuk ere egiten igaro behar dute denbora. Teknologien eta beste jarduera batzuen arteko oreka mantentzea, eta prozesu horretan gurasoen laguntza izatea garrantzitsua da. Txikiak direnetik aukerak izatea komeni da, ez soilik pantaila bidezkoak».

Etxeko espazioan jarduera ezberdinak egiteko ordutegiak ezartzen diren bezala, teknologiak erabiltzeko ere ordutegiak eta denbora mugak jartzea proposatu die gurasoei Jone Zalduegik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.