Zaldunbordako proiektua bertan behera utzi dutelako pozik azaldu da Elkarrekin Errenteria
Hondarribiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra HAPO, bertan behera utzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak pasa den astean. Plan horren barruan kokatzen zen Zaldunbordako makro outleta eraikitzea, eta azken hori ere, bertan behera utzi du epaitegiak.
Hondarribiko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra HAPO, bertan behera utzi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak pasa den astean. Plan horren barruan kokatzen zen Zaldunbordako makro outleta eraikitzea, eta azken hori ere, bertan behera utzi du epaitegiak.
Pozik azaldu da Elkarrekin Errenteria udal taldea erabakiarekin. Horren gaineko prentsa oharra helarazi du komunikabideetara, eta bertan, gogora ekarri du, joan den urrian proiektu horren aurka agertu zirela publikoki: “Oarsoaldeko komertzio txiki zigortuari kolpe izugarria emango ziolako, eta Natura 2000 Sarean kontserbazio berezikotzat jotzen den Zaldunborda eremuari ingurumen kalte konponezina eragingo ziolako”.
Nabarmen du du, bestalde, Hondarribiko Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundian, zein Eusko Jaurlaritzan agintea duen EAJ alderdiari, proiektua geldiarazteko beharrezko bitartekoak martxan jartzea eskatu ziotela, eta deitoratu egin du, azkenean justiziak gelditu behar izatea proiektua, “argi utziz, beste behin ere, EAJren eredu ekonomikoa enpresa handiei mesede egitean oinarrituta dagoela, nahiz eta hurbileko merkataritzaren eta kalitatezko enpleguaren zein ingurunearen kalterako izan”.
Oarsoaldearen ekonomia hirugarren sektorean oinarritzen dela eta inguruan dagoen saltoki handien kontzentrazioagatik dagoeneko izugarri zigortuta dagoela agerian utzi du Elkarrekin Errenteria-IU taldeak, bestalde, “egungo krisiak bereziki eragiten dio sektore horri, eta makro outletaren moduko proiektuek gero eta zailtasun gehiago eragingo dizkiote sektoreari”.
Urteetan planteatu diren proiektuetatik Zaldunborda babesteko mobilizatu diren kolektibo eta herritarrak zoriondu ditu azkenik udal talde horrek: “Pertsonen ongizatea eta ingurumenarekiko errespetua ardatz izango dituen eredu ekonomiko iraunkorraren defentsan mobilizatzen jarraitzera animatu nahi ditugu”.