COVID-19aren ondorengo elikadura kontsumo joerak aztertzeko ikastaroa
Gure Market proiektuaren barruan kokatua, elikadura industriari zuzendutako bigarren online ikastaroa antolatuko du, Oarsoaldea Garapen Agentziak.
Eskualdeko elikadura industria sektoreko langileek, koronabirusak utzitako egoera aztertu ahalko dute, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eskutik. Horrelakoak izango dira COVID-AREN ONDORENGO kontsumitzaileak: joerak & ideiak elikaduraren balio-kate berri baterako online ikastaroa, hilaren 23an (asteartea) egingo da 10:00tetatik 11:00etara.
AZTIko Enpresa Inteligentzia taldeko eta Joeren eta Berrikuntzaren Behatokiko kide Nagore Pikazak gidatuko du saioa. Elikaduraren balio kate berrien joeretan oinarrituko da Pikaza. Ikastaroa, Zoom plataformaren bidez eskainiko da eta izen ematea, sarbide honen bitartez egin daiteke.
Datorren asteartekoa, elikadura industriaren sektoreari zuzendutako bigarren online ikastaroa da eta Gure Market proiektuaren barruan kokatzen da. Era berean, Gure Market, Oarsoaldeak, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin elkarlanean sustatutako egitasmoa da, zeinak Gipuzkoako Foru Aldundiko finantzaketa jasotzen duen.
COVID-19ak tokiko jarduera ekonomikoa ataka larrian jarri duen honetan, Oarsoaldea Garapen Agentziak, egoera berrira egokitzen laguntzeko gakoak eskaintzen jarraitzen du. Langile eta enpresen garapena bultzatuz eta ekonomikoki autonomoak izanik, aukera gehiago izango dituzte saretzeko eta elkarlanean aritzeko. Ondorioak nola ez, eskualde osoan nabarituko lirateke.
Informazio gehiagorako bisitatu webgunea, ala jarri harremanetan Oarsoaldearekin telefonoz, 943 494 129 zenbakira deituz.